Benito Lertxundi
Benito Lertxundi - Zergatik utzi kantatzeari songtekst
Je score:
Nere bizitza, munduko arranguren gainetik, amaiezinezko kantu batean, airos doa. Nere bizitza kantu batean. Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari? Urrun bada ere, sorkuntza berri bat iragartzen duen doinu hori entzuten dut, harrabots eta borroka ororen artean. Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari? Ekaitzak ondoan ziztuka ari bada, zer axola! Egia bizirik dela badakit, bizirik dela badakit. Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari? Zer axola nere inguruan iluna hertsitzen bada? Gauean kantak sortzen ditu, gauean kantak sortzen ditu. Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari? Nere pake kuttunena izutuko duen trumoirik ez da, harkaitz horri lotzen natzaion, lotzen natzaion bitartean. Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari? Amodioa, zeru-lurren jauna bada, jauna bada Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari? Zergaitik utzi behar diot, zergaitik utzi kantatzeari?