Numen
Numen - Etsipenaren Ispilu songtekst
Je score:
Behelainoaren estalki hotzak Herri traidoreen begirada Lausotu du Beren etsipenaren ispilu. Beldurraren usainak Negar eta aienak Bildu ditu haizearen oihartzunean. Erruki arren! Oh izaki jainkozkoak! Erruki arren! Numen ahaltsuak! Gizaki gauzeztan inozoak Traizioaren artzapezpiku madarikatuak! Erruki zaitezte kristautxuok Bukatu da herri traidoreen epea. Ihesa, erregua, borroka... Ezer ez duzue zilegi koldarrok, Erabakita dago zuen patua. Mariren aihotzak Artaldea larrutuko du Otso gosetien amorruz, Eta Herioren hatsak irentsiko ditu Zuen arimak.