Benito Lertxundi
Benito Lertxundi - Zehazten erraza naiz lyrics
Your rating:
Baldin eta, ni hil eta gero, nere bizitza idatzi nahi balute, errazagorik ez da ezer bi egun besterik ez dute: jaiotza eta heriotza egunak. Bien artekoak nereak dira. Zeazten arraza naiz, deabrudun batek bezala ikusi nuen, gauzak xamurkeriarik gabe maitatu nituen. Ez bainuen bete ezinezko ezeren beharrik izan, ez bait nintzen inoiz lausotu. Entzutea neretzat ez zen ikustearen lagungarri baino izan. Gauzak benetakoak direla ulertu nuen eta denak ezberdinak bata bestearengandik; begiekin ulertu ere, inoiz ez pentsatzearekin. Guzti hau pentsatzearekin ulertzea, denak berdinak aurkitzea litzateke. Egun batez logaletu egin nintzen, edozein haur bezala. Begiak itxi eta lo egin nuen. Horretaz gain, Naturaren poeta bakarra izan nintzen.