Benito Lertxundi
Benito Lertxundi - Egunak gauean lyrics
Your rating:
Hainbeste urte igaro dira, hainbeste gertakizun, nere buruan kokatu zen enbata hartatik. Nere kostatik urrun, Gran Solen, egun bat urpean, hiru igeri, eta bederatzi arnasketan. Egunetan Islandar barku bat agurtzen dut, asteak lotan, asteak urgainean. Harriduraz, legatzen zilarrezko sabelpeari so beren bizkar iheskorra ferekatu nahi dut, baina, ez zaitez hurbildu esaten didate. Ehun egun argirik gabe ehun egun ur-dantzan, errainuei arpoiak boteaz. Donegall Squaren kantuak entzutzen ditudan bitartean, Golkoko nigarra. Donegall Squaren Van Morrison entzuten dudan bitartean, auhena Golkoko plazetan. Egunak euritan. Gauak igeri. nere begien bila dabiltzan hegaztiak. Itsas izotzaren kilapean ezkutatzen naiz.