Benito Lertxundi
Benito Lertxundi - Bihotz lyrics
Your rating:
Gela ilun batean bizi zara bihotz, sineskeriaz elikatuz, berezia zarela uste duzu. Zeurekoi asmoak jorratuz, hilezkortasuna amets eta... zalantzaren itzalak ikaratzen zaitu. Bihotz guztiak zara zugan baina, ez zara ohartzen. Bihotz ororen poz eta mina daramatzazu zure taupadetan, baina oraindik ez duzu ikusi, balio bilketan lausoturik baitzaude. Hilezkor izan nahi duzu eta hilezkor zara, hilezkor bihotz guztietan, bihotzean... bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.