Benito Lertxundi

Benito Lertxundi - Baldorba lyrics

Your rating:
Ezkil gabeko elizen 
eremu emankorra, 
giza murzuriko 
zure ardientzat. 

Oi Baldorba! 
eguzki eta haize idor, 
mahats-ardo ibai, 
galburuarena. 

Lur gorri, harri landu, 
mailu eta xixelaren kantu. 
Gitarrazko alakiketan, 
Armeniako kanun ahots urratuan. 

Oi Baldorba! 
esazu nor zen bidetik 
baztertu zintuen madarikatua! 

Zure irriƱo erromanikoa 
erdi izoztu eta leloturik 
utzi zuen madarikatuaren 
izena nahi dut. 

Oi Baldorba! 
esazu nor zen bidetik 
baztertu zintuen madarikatua! 

Oi Baldorba! 
zutaz oroit eta 
zuri nagozu. 

Kantu bat laburra da eta 
pentsa zuk, 
esaten ez dizudan hartaz. 

Oi Baldorba! 
esazu nor zen bidetik 
baztertu zintuen 
madarikatua.
Get this song at:
bol.com
amazon.com

Copyrights:

Author: J.A. Urbeltz

Composer: Benito Lertxundi, Juan Antonio Urbeltz

Publisher: Elkar

Details:

Released in: 1988

Language: Basque

Appearing on: 40 Urtez Ikasten Egonak (2005)

Share your thoughts

This form is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

0 Comments found